sábado, 2 de enero de 2010

DEI EGITEN DIOGU MATXINADA TRANSFEMINISTARI:



 
Feminismo erradikaletik gatoz, gu gara bollerak, gu gara putak, trans-ak, inmigranteak, beltzak, heterodisidenteak… amorrutik ekindako iraultza feminista gara, eta hortzak erakustera gatoz; politika zuzen eta genero bulegoetatik atereaz, gure desiren bultzadak politikoki ez zuzenak izatera, molestatzera, birpentsatzera eta gure mutazioen esanahi berriak sortzera ekarri gaitu. Emakume hutsa izateak jada ez digu balio. ‘Emakume’-aren subjektu politikoa motz geratu zaigu, baztertzailea da izatez, kanpoan uzten baititu bollerak, putak, beloa daramaten horiek, gutxi irabazten dutenak eta unibertsitatera joan ez direnak, ohiu eta garrasi egiten dutenak, paperik ez dituztenak, maritxuak…
 
Leherrarazi dezagun sexu-genero binomioa praktika politiko bezala. Jarrai dezagun hasi genuen bide hura, “emakume ez jaiotzen, izatera iristen da”, jarrai dezagun zatiketak, hierarkizazioa eta botere egiturak ikustarazten. Emakume-gizonen arteko ezberdintasuna ekoizpen kulturala dela ikasten ez badugu, egitura hierarkiko zapaltzaileak bezalaxe, egitura horixe bera indartzen jarraituko dugu: gizon/emakume mugak. Pertsona orok ekoizten du generoa, ekoitz dezagun askatasuna. Argudia dezagun genero bukaezinekin…
 
Desiratik egiten diogu dei birpentsatzeari, edozein erregimen totalitarioren aurrean gure gorputzen borrokarekin. Geure gorputzak geureak dira! Haien muga, mutazio, kolore, eta transizioak bezalaxe. Ez dugu gure gorputzen gainean hartutako erabakiak babestuko dituenik behar, generoetan zehar transmutatzeko gai gara, barrenak eta gogoak  emandakoa gara, trabestiak, bollerak, superfemme-ak,butch-ak, putak, trans-ak, beloa daramagu eta ‘wolof’ hitz egiten dugu!; sarea gara: talde amorratua!
 
Matxinadari dei egiten diogu, kaleak hartzeari, blogak hartzeari, desobedientziari, baimena ez eskatu beharrari, aliantza eta egitura propioak sortzeari: ez gaitezen defendatu, beldur ditzagun!!
 
Maite zaituztegu.
PutaBolloNegraTransFeminista Sarea
Medeak, Garaipen, La Acera Del Frente, Itziar Ziga, Lolito Power, Las Chulazas, Diana J. Torres AKA Pornoterrorista, Parole de Queer, Post_op, Las maribolheras precarias, Miguel Misse, Beatriz Preciado, Katalli, MDM, Coletivo TransGaliza, Laura Bugalho, EHGAM, NacionScratchs, IdeaDestroyingMuros, Sayak Valencia, TransFusión, Stonewall, Astrid Suess, Alira Araneta Zinkunegi, Juana Ramos, 7menos20, Kim Pérez (Cofundadora de Conjuntos Difusos), d-generadas, las del 8 y et al, Beatriz Espejo, Xarxa d'Acció Trans-Intersex de Barcelona, Guerrilla Travolaka, Towanda,Ciclobollos, O.R.G.I.A, Panteras Rosas, Trans Tornados,Bizigay, Pol Galofre, No Te Prives, CGB, Juanita Márkez   Quimera Rosa, Miriam Solà, Ningún Lugar, Generatech, Sr. y Sñra. Woolman, Marianissima Airlines, As dúas, Oquenossaedacona, Go Fist Foundation, Heroína de lo periférico, Lola Clavo
 

4 comentarios:

ITU dijo...

GORA BORROKA TRANSFEMINISTAS!!

lolito power dijo...

URTE BERRI ON!
Ke subidon todavia de las jornadas repensando la violencia i granada!
besos pa toas
maro

manada furiosa dijo...

guapaaaaaaaas, k ganas de volver a veros...
arriba la insurreción!!!!!!!!

¡LAS GARAIPEN! dijo...

LA VERDAD ES QUE LA VIDA RESULTA MUUUY ABURRIDA SIN TODAS VOSOTRAS¡¡¡ OS QUIEROOOO
BEA